Emakumezkoen 2. liga: Añares Rioja Iraurgi zazpi gipuzkoarrekin jokatutako azken jardunaldian
Zazpi jokalari gipuzkoarrek jokatu zuten Añaren Rioja ISB-ren azken neurketa emakumezkoen 2. ligan, guztiek eduki zuten gainera protagonismo bikaina, Intza Lizarazu, Garazi Arregui eta Libe Villar hasierako bostekoan atera ziren, bitartean Nerea Soraluzek eta Alazne Lizundiak aulkitik hasi zuten leia. Ohikoak diren bost jokalariei, Maite Merketegi eta Miren Ezama gehitu zitzaizkien.
Zazpi jokalariek jokatu zituzten hamar minutu baino gehiago eta haietako hiruk 25 baino gehiago. Gehien nabarmendu zena Intza Lizarazu izan zen, 20 puntu, 5 errebote eta bi asistentziarekin. Tamalez, halako neurketa bikaina ezin izan zuten garaipenarekin ospatu. Añares Riojak 72-76 galdu zuen Patatas Hijolusaren aurka.