Emakumezkoen Ikasbasket eta gizonezkoen Ointxe, Gipuzkoako txapeldun kadeteen kopan

Emakumezkoen Ikasbasket eta gizonezkoen Ointxe, Gipuzkoako txapeldun kadeteen kopan

Hondartzan eta Iturripen jokatu ziren astebukaera hontan gipuzkoako kadeteen kopako lauko finalak emakumezkoen eta gizonezkoen mailetan, eta Carnicas San Marcial Hondarribia Ikasbasket eta Mondragon Unibertsitatea Ointxe dira txapeldunak. Saskibaloia egoera puruan bizi zen astebukaera izan da, neurketa estuak izan ziren, azkenean bi talde hauek lortu zutelarik garaipena.

Hondarribian, Easo Slam! Gigantes eta Carnicas San Marcial taldeek neurtu zituzten indarrak finalean, finalaurrekotan Ordizia (72-40) eta Movilteck ISB (56-34) garaitu ostean. Berdeek finala bikain hasi zuten, eta gogoan edukitzeko lehenengo laurdena jokatu zuten, defentsa sendoa eta erasoko jokoan asmatzen. 6-20ko abantaila erabakigarria izan zen, nahiz eta Easo behin eta berriro saiatu zen markagailua iraultzen, eta neurketan berriro sartzea lortu zuen (32-42, 30.minutua). 0-5eko azkeneko laurdeneko hasierako partzialak hondarribiarrei txapelketa esku eskuan utzi zien (39-50, bukaeran).

Arrasaten, Mondragon Unibertsitateak eta Cafes Aitonak Askatuak taldeak jokatu zuten finala, bihotzeko arazoak dituztenentzat egokiak izan ez ziren bi finalaurrekoen ostean; biak erabaki ziren puntu bateko aldearekin. Arrasatearrek, 68-69 gainditu zuten Easo Urdaburu, eta donostiarrek Grupo Zaher ISB gainditu zuten 57-56. Berdintasun hori, finaleko lehen minutuetan ere nabaritu zen. Ez zen bigarren laurdenera arte izan Mondragon Unibertsitateak abantaila argia hartu zuen arte (31-23 atsedenaldian). Cafes Aitonak asko borrokatu zuen amaiera arte eta aukerekin iritsi zen azken laurdeneko azken minutuetara, baino etxekoek ez zuten markagailua iraultzeko aukerarik eman (69-58 bukaeran).

ZORIONAK TALDE GUZTIEI!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.