Emakumezkoen Seniorrak: Ostadar lehen liderra
Ostadar SKT da denboraldiko lehen liderra emakumezkoen lehen mailan. Lasarteoriotarrak 84-57 gailendu ziren TAKE taldeari, lehen laurdenaren hasieratik menderatu zuten eta atsedenaldiaren ostean erabakita utzi zuten norgehiagokan.
Lehen jardunaldiko partidu guztiak hamar puntu baino gehiagoko diferentziagatik erabaki ziren. Atletico San Sebastian (57-44 Eskoriatzaren aurka) eta Grupo EME Oiarso (46-33 Añorgaren aurka), lehen aipatutako Ostadarrez gain izan ziren kantxa faktorea mantentzea lortu zuten talde bakarrak. Txintxu Gozotegia ISB, CD Internacional eta Cafes Aitona Askatuak taldeek, euren etxetik kanpo garaipena lortu zuten. Kontsultatu hemen lehen jardunaldiko emaitzak eta sailkapena.