Jardunaldiak emanikoa

Jardunaldiak emanikoa

Pasa den asteburuan izandako emaitzen ondoren, dagoeneko badakigu, zein taldek jokatuko duten, junior mailan, Euskal Ligara igotzeko fasea. Nesketan porrotik ezagutu ez duten Drunkat Askatuak eta Ordiziaz gain Bera Bera eta  Goierri Uz Baleike izango dira, azken honek EASO Ibaeta Basket Plagamaniaren aurka  69 eta 73 galdu arren aurreko partidan.

Mutiletan, TYPO 90 Askatuak, Erroibide Irun, Saski Axular eta Atlético Sn Sn Larrun izango dira txartela bilatuko dutenak. Azken bi talde hauek Lauko finalean izango den maila erakutsi ziguten azken asteburuan beraien aurka jokatu baitzuten. Partida Saski Axularrek irabazi zuen 53 eta 68.

Bai nesken eta baita mutilen fase berri hau Lauko Final formatuan jokatuko da datorren asteburuan. Larunbatean jokatuko dira finalerdiak eta igandean finala. Partidak aurkarien artean hobeen sailkatua zegoenaren kantxan jokatuko dira. Irabazle ateratzen denak euskal Liga jokatzeko txartela eskuratuko du.

Jardunaldiak utzi dizkigu bestelako partidarik. Aipatzekoa da adibidez Emakumezkoen Lehen Mailan Ostadarrek lider izaten jarraitzen duela Goierri Aymari 58 eta 48 irabazi ostean. Bigarren postuan, Eskoriatzan, azken minutuetan partida apurtu eta  41 eta 65 irabazi zuen ZAST dago.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.