Eneko Mata (Mondragon Unibertsitatea Ointxe): “Baldintza onetan iristen gara; prest gaude”
Mondragon Unibertsitatea Ointxe taldea izango da gipuzkoako ordezkaria astebukaera honetan jokatuko den lauko finalean Bilbon. Arrasatearrek erronka ilusioz gainezka ekingo dute, eta pilak motibazioz gainezka dituztelarik. Egun gutxi falta direnean Santurtziren aurka jokatuko duten finalaurrerako, Eneko Mata, taldeko entrenatzailearekin hitz egin dugu.
Nola iristen zarete lauko finalera?
Baldintza onetan iristen gara. Hilabete pasa da gipuzkoako lauko finaletatik, baino prestakuntzarako hainbat neurketa bilatu ditugu. TAKE Tolosari eta Gasteizko Marianstas eskolari eskerrak eman behar dizkiegu haien laguntzagatik. Bi aste pasa ditugu ere jokalari eta entrenatzaile askok auntengo neguko gripea hartuta. Baino orain taldea bere osotasunean daukagu eta prest gaude.
Hitz egiguzu zure taldearen inguruan, nola eraiki da urte hauetan zehar?
Jokalari guztiek leiatu zuten iaz Euskal ligetan junior eta kadete mailetan. Bi belaunaldiak batu ditugu eta oso harro gaude sortu den jokalari taldearekin. Jokalari guztiak dira Arrasate edo ingurukoak, Aretxabaleta, Oñati edo Bergarakoak adibidez. Nabaria da klubak aurretik egin duen lan eskerga azkenengo urte hauetan eta noski belaunaldi hauekin egon diren prestatzaile guztiei ere meritua eman behar zaie.
Berdintasun handiko lehen fasearen ostean… Zer suposatuko luke zuentzat, talde, klub eta entrenatzaile gisa, lauko finala irabazteak eta lehen multzorako txatela lortzeak?
Pentsatzen dut jokalari guztien ametsa izango dela Bilboko lauko finala irabaztea, oso berezia izango litzateke, baino oraintxe bertan gure helburuak pausoz pauso zehazten saiatzen gara, eta lehenengo helburua La Salleren aurka ahal bezain hoberen leiatzea da.
Juniorren kategoriak, batez ere jokalari batzuentzat, prozesu baten amaiera izan ohi dira (kanpora ikastera joaten dira, …). Horrek horrelako final bati berezitasun handiagoa gehitzen dio?
Ados nago. Oso momentu berezia da kirol arloan eta baita arlo pertsonalean ere. Jokalariak beraien heldutasunean iristen dira hitzordura eta beraien bizitzak aldatzen doaz pixkanaka. Final eta data berezietaz ari gara hizketan, eta jokalari askok betirako oroituko dute. Klubetik jokalariek egun berezi hauek baloratu eta gozatu ditzaten saiatzen gara.
Finalaurrekoetan zuen arerioa La Salle izango da. Nolako neurketa aurreikusten duzu? Non egon daiteke final handian egoteko giltza?
La Salle oso talde leihakorrra da. Bizkaiako ligan zehar erakutsi du, eta baita prestaketa txapelketan ere, badakiela euskal ligako taldeei nola irabazi (Zornotza adibidez). Partidu oso parekatua eta gogorra espero dugu. Azken minutuetara aukerekin iristen saiatuko gara. Kanpoko jaurtiketetan arrakasta gehien izango duen taldeak aukera gehiago izango du finalera iristeko, defentsan bi taldeek intentsitate handiarekin jokatuko dugu eta.
ORDUTEGIA (La Casilla, Bilbo)
Larunbata, 10.00: La Salle Bilbao – Mondragon Unibertsitatea Ointxe
Larunbata, 12.00: Bilbao Basket – Urgatzi
Igandea, 13.00: Finala