EPAILE-ESKOLA BERRI BAT.

EPAILE-ESKOLA BERRI BAT.

Pasa den asteazkenean, martxoaren 15ean, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak “Epaile eskola” kanpaina berria aurkeztu zuen, epaileari metodologia eta ikuspuntu berri bat eskainiz formazioan eta epaile lanetan hazteko baliagarria izatea helburu. Teknologia berriek garrantzia handiagoa izango dute eta honi, kantxa barruan, zein kanpoan egingo diren ekintza ezberdinak gehituko zaizkio.

Proiektuaren aurkezpena berau zuzentzen duten Jaume Pujol, Xabier Barbado eta Eder Rebolloren eskutik etorri zen eta bertan aurrera eramango dituzten hainbat ekintza aurkeztu zituzten:

  • Epaileen eskola: Xabik eta Jaumek zuzendua, arautegi lanak egingo dira (videotest bidez), on-line hitzaldiak, kantxan entrenamendu espezifikoak, partiduetako txostenak (eskolan lagunduko duten tutoreekin batera) eta baita partiduen ikuskapena ere (auto-txostenekin).
  • Ohar-hartzaileen eskola: Joseba Iranzo gidari, aurreko urteetako egitura berdina izango du, partiduen ikuskatze lanarekin, tutoretzekin, aurrez aurreko klaseekin eta entrenamenduetan ohar-hartze lanekin.
  • PDJ Plana: Sail honetan PDJ planaren barruan dauden pertsonei epaile formazioa ematea bilatzen da. Jose Mari Garmendia eta Jon Esnaolak egingo duten kantxetako txostenen laguntza izango du eta PDJ epaile guztiei egingo diren ekintza guztietan parte hartzera gonbidatzen zaie.
  • Komunikazioa: Elederren gidaritzapean, sare sozialen bitartez epaileen lana gerturatzea du helburu, ekintza desberdinak erakutsiz, eskolan parte hartuko duten tutoreen lana erakutsiz, eztabaida sano bat bilatuz, jokaldien klipen bidez estamentu guztien batasuna aurkitu nahian eta aurrerago ezagutzera emango diren beste gauza batzuekin.
  • Entrenamenduak: Federazioak deialdiak irekiko ditu klubentzako, epaileek entrenamenduetara joan eta bertan parte har dezaten, modu honetara, beraien lana ere gerturatzen lagunduko dela uste baita, eta horretaz gainera, eskolako eta PDJ epaileen formaziorako oso baliagarri izan daitekeelako.

Honetaz gainera, jakinarazi da, hemendik gutxira epaile kurtso berri bat zabalduko dela eta honen egitura didaktikoa aldatu egingo da. Federazioa Only Sports enpresa kanariarrarekin akordio batera iritsi da eta honek hainbat on-line erreminta eskainiko ditu (Moodle formatuan) kurtso hauen formaziorako, erabilerrazak eta eguneratutako informazioarekin.

Guzti honekin, denboraldi honetan, eta Federazioaren Plan estrategikoaren barruan, epaileen kolektiboa gainontzekoetara gerturatzea bilatzen da. Horretaz gainera, epaile berriak egotea nahi da eta gaur egun lanean daudenei ikasten jarraitzeko erreminta berriak eta erakargarriak eskaini.

Edozein zalantza izanez gero, edo galderaren bat luzatu nahi izanez gero, eskolako arduradunekin jaume.pujol@gisaski.eus e-mailaren bidez jarri zaitezkete kontaktuan.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.