Epaile eta laguntzaileen denboraldi amaierako afaria
Lehengo astean, ohikoa bihurtzen ari den, gipuzkoako epaile eta mahai laguntzaileen afaria ospatu zen. Urtero bezela, giroa dibertigarria eta irekia izan zen. Denboraldiari amaiera bikaina emateko modu paregabea.
Gainera epaile desberdinentzat sariak egon ziren:
Laguntzaile berria: Xabier Paskual
Laguntzaileen ibilbidea: Javier Mendez
Epaile berria: Andrea Vanzetti
Epaileen ibilbidea: Imanol Diz
Euskal Komitearen onarpena: Maitane Etxaniz
Erretiroari garaikurra: Ruben Paris
Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik talde guztia zoriondu nahi dugu denboraldi osoan zehar egindako lanagatik. ZORIONAK!