Erik Varela (Redline Mekanika TAKE): “Neurketa gogor bat aurreikusten dut, amore emango ez duten bi taldeekin”

Erik Varela (Redline Mekanika TAKE): “Neurketa gogor bat aurreikusten dut, amore emango ez duten bi taldeekin”

Redline Mekanika TAKE izango da ordezkari gipuzkoarra Euskal ligako lehen multzora sarbidea emango duen lauko finalean gizonezkoen kadeteetan. Talde tolosarrak denboraldiko lehen fasea menperatu du gipuzkoako ligan eta ilusioz, anbizioz eta gozatzeko gogo handiz ekingo dio erronkari. Taldeko entrenatzailea den Erik Varelarekin hitz egin dugu.

Nola iristen zarete lauko finalera?

Hilabete bat konpetitu gabe ibili eta gero erritmo falta nabaritu da azkeneko entrenamenduetan, amistosorenbat jokatu dugu baino ez da nahikoa izan, hala ere jokalariak gogotsu daude eta dena emateko prest.

Hitz egiguzu zure taldeaz. Nola joan da eraldatzen azken urte hauetan?

Taldea gutxi gora behera berria da, izan ere bi generazio nahasten direlako. Baditugu lehengo urtean gipuzkoako txapeldun atera zirenak errendimendu mailan eta beste batzuk infantil kategoritikk etorritakoak. Talde honetan baziren jokalari batzuk udaran ezagutu zirenak elkarren artean. Taldea osatzea lana ekarri digu lehen fase honetan, eta oraindik horretan gaude. Aipatzekoa da kadete bigarren urtekoak direnak oso harrera ona egin ziela lehen taldekoei eta askatzen lagundu zien, beraz gure lana erraztu zuten modu batean.

Hilabete guzti hauetan egon zarete ligako lidergoan. Zer izango litzateke zuentzat lauko finala irabaztea eta lehen multzorako sailkatzea?

Erronka berri bat izango litzateke, Euskadiko talde hoberenekin konpetitzea guretzako oso motibagarria eta erakargarria delako. Gainera, jokalariak hazten jarraitzeko eta saskibaloiaz gozatzeko aukera ederra iruditzen zaigu. Badakigu beste lurraldeetatik datozten taldeen maila handia dela eta oso zaila izango dela argi dago, baino jokalari hauen gogoak eta maila ikusita edozer gerta daiteke.

Zer suposatzen du zuretzat, entrenatzaile bezala horrelako esperientzia batek?

Ikasten jarraitzeko aukera bat bezala ikusten dut, saskibaloi maila handiagoa ikusiko det eta horren aurrean taldearen eta nire erantzunak desberdinak izan behar dira partiduak aurrera eraman nahi baditugu. Saskibaloia ikaskuntza prozesu bat bezala ikusten badugu, egoera berriek erantzun ezberdinak eskatuko dizkit, hortaz, orain arte dakidanaren inguruan erreflexionatu eta idea ezberdinak ateratzeko aukera izango dut, etorkizunean izango ditudan jokalariei ahalik eta hoberen lagundu ahal izateko.

Finalaurrekoetan zuen arerioa Santurtzi izango da. Nolako neurketa aurreikusten duzu? Non egon daiteke final handian egoteko giltza?

Oso partidu zaila eta borrokatua espero degu, oso azkarra eta puntu asko izango dituena, azken finean gure egoera berdinean daude eta dena ematera etorriko dira, bi taldeek ez degu inoiz amore emango. Finalera iristeko intentsitatea izango da punturik garrantzitsuenetarikoa, defentsan gogor eta erasoan ideak garbi edukita aukerak izango ditugu. Minutuak joan ahala fisikoki hobeto aguantatzen duena emango du partidua. Oso intentsoa izango delako eta esfortzu handia eskatuko digulako. Baino garrantzitsuena Final Fourretaz disfrutatzea eta jokalariak jokatzen ondo pasatzea izango da.

ORDUTEGIAK (La Casilla., Bilbo)
Larunbata, 18.00: Bilbao Basket – Araberri
Larunbata, 20.00: Santurtzi – Redline Mekanika TAKE
Igandea, 11.00: Finala

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.