Errendimenduko junior eta kadete ligak aurrera doaz
Gure errendimenduko junior eta kadete ligako taldeek hiru jardunaldi jokatu dituzte jada. Cafés Aitona Askatuak eta Zast Zarautz lehiaketaren bi talde sendoenak dira hiru partidak irabazi ondoren.
Errendimenduko nesken junior ligaren kasuan Atlético San Sebastián eta Grupo EME Oiarso dira bi lehenengo jardunaldien ondoren porrota ezagutzen ez dituztenak. Hondarribiako eta Easo Menditxuko kadete neskak dira haien hiru partidak irabazi eta sailkapen liderrak diren bi taldeak.
Mondragon Unibertsitatea eta Askatuak Urola dira hiru garaipenekin liderrak errendimenduko mutilen kadete ligan. Gainera, donostiar taldeak, Cafés Aitona Askatuak, bi garaipen ditu ere bere bi jokatutako partidetan.
Emaitz eta sailkapen guztiak kontsulta ditzakezu hurrengo linkaren bidez: http://www.gisaski.eus/resultados.html
GSF