Errepasoa: nola ikusten dituzu autonomika ligetako gure taldeak?
Aste santuko geldialdia ona da autonomika ligetako gure taldeak nola doazen ikusteko. Gizonezkoen lehen mailan, gipuzkoarren nagusitasuna erabatekoa da, bi jardunaldi geratzen direnean, lehen sei sailkatuetatik bost gipuzkoarrak dira, eta horietako bik jokatuko dute EBA ligarako igoera zuzena ematen duen txartela.
Emozioz beteriko amaiera dator Ulacia Grupo ZKE eta Disdira Bitxitegia ISB taldeentzat, kolidertzan dauden bi taldeak 19-5 eko partzialarekin. Fase erregularra lehen postuan bukatzen duenak igoera zuzena lortuko du. Igoerako bigarren txartela lauko final batean erabakiko da bigaren sailkatutik bostgarrenera arteko taldeekin. Gaur gaurkoz, Hernani Tecnun eta Atletico San Sebastian taldeek hitzordurako txartela edukiko lukete. Redline Mekanika TAKE taldea seigarren da bi garaipeneko distantziarekin. Beheko aldetik, arri BKL taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen astebukaera hontan eta maila mantentzeko txartela esku eskura dauka. Bi garaipeneko abantaila du Rodamientos Arizti taldearekin, astebukaera hontan aurrez aurre arituko direlarik.
Argazkia: Ina Olaizola.
Bi jardunaldi falta direlarik ere emakumezkoen lehen mailan, Easo San Martin Merkatua (15-9) taldeak, bere bostgarren postua defendatuko du Gernikaren aurka (14-10). Bera Bera Bultz, zazpigarren sailkatua Easorengandik bi garaipenera, play offerako sailkatzeko aukera matematikorik gabe geratu da, Express Hondarribia Ikasbasket taldea bezala, 10-14-ko balantzearekin.
Emakumezkoen bigarren mailan, lehengo urteko igoeraren ostean, Bera Bera MRW amara taldeak maila mantenduko du astebukaera hontan Getxon garaitu ostean. Kontuan edukita taldearen lehen urtea dela maila berrian eta 14 taldetik 5 jeisten direla, arrakasta handia da. Arri BKL taldeak bestetik, ezin izan gu gipuzkoarren plenoa osatu eta gipuzkoako ligetako lehen mailara jeitsiko da.
Gizonezkoen bigarren mailan, hiru jardunaldi falta direlarik, Alkideba-Ointxe taldea zuzeneko igoerarako postu baten leian dabil. 17-4-ko balantzearekin, liderrarengandik garaipen batera dago, Leioa, neurketa bat gehiago jokatu duenak. Averagea ordea bizkaitarren alde dago. Erroibide Irun bestetik, lauko finalean sartzeko aukerarik gabe geratu da, eta seigarrena da 10-11-ko balantzearekin. Cafes Aitona Askatuak taldea, behetik gorako bidea ari da egiten eta maila mantentzeko borrokatuko du, mantentzeko postutik bi garaipenera dago.
Kontsultatu hemen sailkapen guztiak.