Hemen daude Euskadi eta Nafarroako Txapelketak.

Hemen daude Euskadi eta Nafarroako Txapelketak.

Datorren asteburuan Euskadi eta Nafarroako selekzioen arteko Txapelketak jokatuko dira bai infantil mailan eta baita kadete mailan ere, mutiletan, zein nesketan.

Infantil mailako txapelketa Lezon jokatuko da. Igandean, urriaren 31n jokatuko dira finalerdiak eta hurrengo egunean, Azaroak 1, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidak eta finalak jokatuko dira. Kadete mailako txapelketa berriz, Erriberrin (Olite) jokatuko da. Kasu honetan, finalerdiak larunbatean jokatuko dira, hilak 30 eta bai finalak eta baita hirugarren eta laugarren postuak erabaki dituzten partidak igandean jokatuko dira.

Gure selekzio ezberdinak asteak daramatzate partida hauek prestatzen Eibarren eta Mons-eko kiroldegian egin dituzten entrenamenduekin.

Hemen txapelketak jokatuko dituzten taldeen deialdiak:

– Infantil mutilak: Eki Goikoetxea (Hondarribia), Luken Ibarzabal (Iraurgi), Markel Royo (Zarautz) Josu González de Galdeano (Goierri), Oier Inda eta Iñaki Aldabe (Arrasateko), Ander Alvaredo, Ander Arana, Álvaro Bozal eta Unax Beceiro (Easo), Manex Telleria (Ordizia) eta Enai Pascual (BKL).
– Infantil neskak: Janitz Aguado, Sua Gurrutxaga, Martina García eta June Peinado (ZAST Zarautz), Elorri Garcia, Maddi Alviz eta Haizea Salceda (Ordizia), Ada de la Quintana, Nora Arozena eta June Arzallus (Iraurgi), Irene García eta Nora Rubio (Bera Bera) eta Alazne Canales (Arrasateko).

– Kadete neskak: Nora Pérez, Dara Azkona, Sara Elzaurdi, Inés Irazustabarrena, Magali Elizalde eta Elene Ubierna (Easo), Anne Rubio eta Maddi Irastorza (Bera Bera), Izaro Artetxe (Arrasateko), Nahia Esnaola eta Aiora Etxeberria (Iraurgi) eta Maider Palomeque (Atlético Sn Sn).
– Kadete mutilak: Julen Ugarte eta Elur Ordoñez (Askatuak), Bingen Errasti (Arrasateko), Iñigo Etxezarreta eta Miguel Azurmendi (Easo), Eneko Martínez, Ioritz Zarrabeitia, Josu Garmendia eta Markel Lasa (Ordizia), Aitzol Etxeberria (Tolosako), Pello Kortaxarena eta Allende Lertxundi (Zarautz).

Zorterik onena opa diegu gure selekzio guztiei eta esperientzia polita bizitzeaz gain, saskibaloiarekin goza dezatela eskatu nahi diegu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.