Euskadiko 5 txapelketa eraman ditu Gipuzkoak
Larunbatean Euskadiko 2018 Eskola-Jokoen hirugarren jardunaldia jokatu zen. Gure 6 ordezkariek aukerak zituzten txapeldun izateko, azkenean 6tik 5ek lortu zuten.
Ordizia hiru aldiz txapeldun
Larunbata, ekainaren 2a, Ordizia klubarentzat egun handia izan zen. Hirutik hiru denboraldi ikaragarria egin duen klub batentzat. Neska infantilak Gernikaren aurka irabazi zuten finala, txapeldun bihurtuz. Jon Mendiluzeren taldea Euskadiko lehenengo ordezkari joango da Espainiako txapelketara, datorren igandean hasiko dena.
Gainera, errendimenduko bi alebinak txapeldun titulua eraman zuten Loiola Indautxuren aurka nesken kategorian eta Tabirakoren aurka mutilen kategorian. ZORIONAK!
Iraurgi eta BKL partizipazio maileko txapeldunak
Iraurgiko neskak Euskadiko txapeldunak izan ziren lehenengo partida irabazi eta bigarrenean Mungiaren aurka erori ondoren. Basketaveragea Azpeitiko taldearen alde egon zen eta txapeldunen kopa altxatu zuten.
Kopa bera altxatu zuten Beasaingo mutilek. Bi garaipen eroso Eguzkibegi eta Corazonistasen aurka Euskadiko txapeldunen titulua BKLri eman diote.
Azkenik, Easo Mendaurrek ezin izan zuen bere partidarik irabazi, ez Fundación 5+11 eta ezta ere Patronato Maristasen aurka, hortaz, hirugarren postuan geratu da. Animo, denboraldi zoragarria egin duzue!