Euskal Ligako une erabakigarria iristen da

Euskal Ligako une erabakigarria iristen da

Euskal Ligako bigarren faseko lehenengo buelta bukatu da eta momentu ona da errepaso bat egiteko gure gipuzkoar ordezkariei buruz.

NESKEN KADETEA

Euskal txapelketa lortzeko borrokan, Ointxe hoberena da lau garaipen eta porrot batekin. Easo Bankoak abantaila lortu du Movilteck ISB eta Hondarribia Ikasbasketen aurka irabazi ondoren. Donostiarrek bi garaipen dituzte eta laugarren doaz. Iraurgik garaipen bakarra lortu du Hondarribiaren aurka. Oscar Cearen neskek nahiz eta oso ondo lehiatu, ez dute lehenengo post partidetan irabaztea lortu.

A-2 ligan, gauza zaila dirudi Typo 90- Cafés Aitonako neskentzat, bakarrik garaipen bat lortu baitute eta salbamendutik urrun daude.

 

MUTILEN KADETEA

Easo Adarra bigarrena da lehenengo buelta ondoren. Donostiarrek bost puntuengatik galdu zuten liderraren aurka eta “Final Four”-era joateko pasea ia badaukate. Zast Zarautzek sailkapena ixten du A-1 ligan partidarik irabazi gabe.

Iraunkortasuna lortzeko borrokan, Mondragon Unibertsitatea liderra da azken jardunaldian irabazi ondoren Grupo Zaher ISBren aurka. Arrasatekoek 4 garaipen lortu dituzte eta plaza mantentzeko prest daude. Iraurgik hiru garaipen ditu eta emaitzak hobetu beharko ditu bigarren bueltan salbatzeko.

 

NESKEN JUNIORRA

Aranur ISBk lau partida irabazi ditu lehenengo bueltan, bakarrik Araskiren aurka erori zen bi puntuengatik. Luis Agirreren neskek bigarren bueltan lehenengo plaza lortu nahi dute pasea lortzeko Espainiako Txapelketarako. Grupo EME Oiarsok garaipen bat lortu lehenengo zati honetan, baina zaila dauka F4ean sartzeko.

Easo Universidad de Deustok hirugarren postuan bukatu zuen hiru berdinketa ondoren lehenengo hiru taldeen artean. Donostiarrek 4 garaipen eta porrot bat dauzkate eta salbazioa lortzeko borrokan daude. Atlético San Sebastiánek zaila dauka iraunkortasuna lortzeko garaipen bakar bat baitaukate.

 

MUTILEN JUNIORRA

Easo Elkar Autocaresek lehenengo buelta ona egin du eta aukera asko ditu fase finalean sartzeko. Iosu Alberdiren mutilek hiru garaipen eta bi porrot lortu dituzte. Alter Consulting ISBk garaipen bakarra lortu du eta bostgarrena da. Joseba Lizarralderen taldeak ondo jokatu du eta lehenengo lauren artean sartzen saiatzen ari da.

Take Burruntzi Erretegia gure ordezkari gipuzkoarren artean hoberena da. Iñigo Morenoren mutilek hiru garaipen eta bi porrot lortu dituzte eta bigarren doaz. Mondragon Unibertsitateak bi garaipen lortu ditu eta laugarren doa, oraindik plaza salbatzeko aukerekin. Azkenik, Cafés Aitona Askatuak garaipen bakarra lortu du.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.