Euskal selekzioentzat papera ona izan da Valladoliden

Euskal selekzioentzat papera ona izan da Valladoliden

Igandean Espainiako Selekzioen Txapelketa bukatu zen kadete eta infantil mailean Valladoliden. Lau Euskal selekzioek paper ona izan zuten sendo lehiatuz eta helburuak betez.

Nesken kadete selekzioa, Joseba Lizarraldek entrenatzen duen taldea, metal bat lortzeko hurbil egon zen. Talde fasea bigarren postuan bukatu ondoren, hiru garaipen eta porrot batekin, gure neskak semifinaletan erori ziren Madrilen aurka. Hirugarren eta laugarren postuetan ezin izan zuten irabazi Andaluziaren aurka, laugarren postuan bukatuz.

Kadete mutilek ezin izan ziren txapelketako lehenengo lauen artean sartu. Talde fasean bi garaipen eta bi porrot lortu zituzten. Murziaren aurka kategoriaz ez jaisteko borrokatu zuten eta azkenean alde handi batekin irabazi zuten.

Selekzio infantilak kategoria preferentean jokatu zuten. Bi selekzioek partida guztiak irabazi zituzten eta kategoriko txapeldun bukatu zuten. Zalantzarik gabe, txapelketa izugarria izan da gure neska eta mutilentzat, datorren urtera begira kategoriaz igoko baitira. ZORIONAK!

Bi hilabeteko lana bukatu horrela bukatu da. GSFtik Euskal selekzioei zoriondu nahi diegu txapelketarako entrenamenduetan eta txapelketan zehar izandako paperarengatik. Batez ere, gure jokalarien, eta entrenatzaile eta arbitroen lana nabarmendu nahi dugu.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.