Euskadiko eta Nafarroako selekzioen arteko junior txapelketak.

Euskadiko eta Nafarroako selekzioen arteko junior txapelketak.

Abenduaren 27an eta 28an, astearte eta asteazkenez, junior mailako Euskadiko eta Nafarroako txapelketak jokatu ziren Laudion, Araban.

Finalerdietako aurkari moduan Bizkaia izan genuen. Duda gabe, eta azken emaitzek adierazten duten moduan, aurkari zail, gogor eta zorrotza. Neskek, emozioz beteriko partidu batean, eta nahiz eta atsedenaldira bost puntuko aldearekin iritsi (39-34), 49 eta 51 galtzen amaitu zuten. Mutilen kasuan, Bizkaiak agindu zuen partidu guztian zehar. Bigarren laurdenetik aurrera 10 puntuko aldea zabalduta, aginte makila izan zuten bizkaitarrek eta nahiz eta gure mutilek gogotik borrokatu, ezin izan zituzten indarrak parekatu eta 85 eta 75 galtzen amaitu zuten.

Asteazkenean, hirugarren postuarengatik borrokan, batean bale eta bestean kale. Mutilek brontzea eskuratzea lortu zuten Nafarroari erraz irabazita (53 eta 92); neskek, ordea, aurkari berdina aurrean zutela, ezin izan zuten hirugarren amaitu, partida guztian atzetik joan eta gero 49 eta 35 galdu baitzuten.

Gure ordezkarientzako ikasteko aukera ederra izan da, motxila esperientzia berriekin bete dutelarik eta euren inplikazioa eta lana eskertu nahi dugu federaziotik, bai txapelketan zehar eta baita prestakuntza osoan zehar izan duten jarrera.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.