#EUSKNAF18 bihar, Lezon; hautatzaileekin hitz egin dugu.
Ordu gutxi geratzen dira juniorren #EUSKNAF18 epektakulua hasteko Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Asteetako lanaren ostean, Gipuzkoako selekzioak, Bizkaia aurkari izango dutenak finalaurrekotan, hitzordura gozatzeko eta leiatzeko prest iritsi dira. Oscar Sotomayorrekin eta Alex Astigarragarekin hitz egin dugu, emakumezkoen eta gizonezkoen hautatzaileekin, hitzordura ilusioz beteta eta txapelketa handi bat egiteko asmoz iritsi dira.
1. Nolakoak izan dira prestakuntza aste hauek?
Oscar Sotomayor: Bi hilabete inguru daramagu entrenatzen. Lana bikaina izan da, jokalari bikain batzuk elkartu ditugu leiatzeko eta jokatzeko gogo handiak dituztenak. Taldeak oso ondo hartu du elkar, bai jokalarien artean, baita jokalari eta entrenatzaileen artean, kategoria hauetan hori oso garrrantzitsua da.
Alex Astigarraga: Jokalariek lan ona egin dute, benetan gogotsu etorri dira entrenamentuetara. Gauza nahiko oinarrizkoak landu ditugu eta sentsazio onakin gaude.
2. Nola egiten diozue aurre txapelketari? Zein helburu dituzue?
O.S.: Ilusioz beteta eta leiatzeko gogo handiekin, baloi bakoitza borrokatzeko asmoarekin eta gure aurkaria den Bizkaiari gauzak zailak jartzeko asmoarekin. Helburu nagusia esperientziaz gozatzea da, izan ere gozatu gabe zaila egiten da saskibaloian jokatzea. Eta noski, ez dugu ezer baztertzen, taldearen onena eman nahi dugu.
A.A.: Aurreki galderan esan dudan bezala jokalariak oso motibatuta ikusi ditut prestakuntza osoan, momentuz lesiorik gabe ongi gabiltza. Ilusio haundiarekin goaz txapelketara. Helburu bezala, erraza da ongi pasatzea esatea, baina denok txapelketa irabaztea nahi dugu. Helburua behintzat jokatzen ditugun partida guztietan dena ematea da eta jokalari guztiak momentu orotan dena ematea.
3. Nolako taldea izan nahi duzue? zein joko mota zabaldu nahi duzue?
O.S.: Talde alaia izan nahi dugu, konplexurik gabe jokatzen duen taldea, era dinamikoan, abantailak ahalik bezain laster lortzen dituen taldea, eta baloia partekatzen duen taldea. Defentsan gogorrak izaten saiatuko gara neurketan baloi jabetza gehiago edukitzeko.
A.A.: Hitzen alde onetik hartuta talde gogorra eta agresiboa nahi dugu izan, defentsa serio batean oinarrituta korrika eta intentsitate haundia ipini. Nahi duguna da erritmoa gure esku egun. Honek ez du esan nahi presaka jokatu behar dugunik. Abiadura haundia sartu eta akats gutxi egin nahi dugu, ea lortzen du ekilibratzea dena.
4. Finalaurrekotan Bizkaia aurkari. Nolako neurketa espero duzue?
O.S.: Aurkari gogorra izango da. Oso talde konpentsatua da, kalitate handiko jokalariak ditu, neurketa bat haiek bakarrik irabazi dezaketenak. Gure bertuteak zeintzuk diren badakigu, eta hori oso garrantzitsua da guretzako. Neurketa menperatzen hasten denak, asko edukiko du irabazia, baino bi taldeek edukiko ditugu gure aukerak.
A.A.: Partidu oso estua espero dut, Ballesteros jaunaren aurka jokatu ditudan talde edota selekzio guztiekin bezala. Bere erritmoa gailentzen duen taldeak asko irabaziko du. Beraien kanpokaldeko jokalariengan ere defentsa zorrotza egin beharko dugu eta honetaz gain 40 minututan partiduan egon behar dugu, ezin dugu konzentrazio akatsik izan. Partiduko edozein momentutan partzial bat jasotzeak ondorio benetan txarrak izan ditzazke.
5. Aukera ezinhobea da Euskal talde onenetako kantera ekintzan ikusteko (Gipuzkoako taldeez gain, Baskonia, Gernika, Bilbao Basket …) espektakulua ziurtatua dago.
O.S.: Noski baietz. Junior mailako saskibaloi onaz gozatzeko aukera ezinhobea da. Lau selekzioak dira kalitate handikoak. Saskibaloi jarraitzaileentzat, oso plan ona gabonetarako.
A.A.: Maila duten jokalariak ikusteko aukera izaten da, baina egia esan baita ere urduritasunak ere ez diote askotan bere onena ematen usten. Bizkaiako taldea garbi dago Bilbao Basketeko taldean oinarritzen dela eta honek ere bere alde ona eduki ditzazke, ezagutza maila kontutan hartuta. Araban Baskonia eta Araberrik ere indar haundia dute eta Nafarroan ere beti agertzen dira jokalari on eta fisiko haundikoak, azken junior txapelketan gertatu zen bezela.