#EUSKNAF18: Hilabete bat espektakulua Lezora iritsi dadin
Lezoko Bekoerrota polikiroldegiak hilabete bat barru, abenduaren 27 eta 28an, Euskadiko eta Nafarroako junior mailako txapelketak jasoko ditu. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako jokalari onenak bilduko dira han bi egunetan zehar; emozio handia edukiko duen txapelketa izango da eta parekatzeak eta ordutegiak iada ezagunak dira.
Gipuzkoako selekzioek Bizkaia edukiko dute aurkari finalaurrekoetan. Emakumezkoek, Oscar Sotomayor entrenatzaile dutela, osteguna 27an estreinatuko dira 10.00 etan, bi ordu beranduago estreinatuko dira Alex Astigarragaren gizonezkoak. Arratsaldean, Araba eta Nafarroa leiatuko dira finaletan sartzeko helburuarekin (16.00 emakumezkoen finalaurrekoa eta 18.00 gizonezkoena).
Txapelketak ostiralean erabakiko dira. Emakumezkoen finala 16.00etan izango da eta gizonezkoen finalak 18.00etan emango dio amaiera txapelketei. Formakuntzako saskibaloiaz gozatzeko aukera paregabea!