#EUSKNAF19, atzerako kontaketa: 10 klub desberdineko 24 jokalari
Minibasketeko gipuzkoako selekzioak astebukaera berezi hau iristeko orduak kontatzen ari dira. Ostiral hontan egingo dituzte azken entrenamenduak, larunbatean Ordizian estreinatu aurretik Euskadi eta Nafarroako txapelketetan.
Hitzordu hontan, hamar klub gipuzkoarreko hogeita lau jokalarik ordezkatuko dute gure saskibaloia. Easo da hautatu gehien dituen taldea, zazpirekin, Ordiziak gertutik jarraitzen duelarik seirekin. Iraurgik hiru jokalari dauzka eta Zarautzek bi. BKL, Ointxe, Ikasbasket, GBC-Atletico, Goierri eta TAKE taldeek ordezkari bana edukiko dute Gipuzkoako koloreen defentsan.
Esan bezala, 10 klubetako 24 jokalarik ordezkatuko dute saskibaloi gipuzkoarra esperientzia ahaztezin hontan. AUPA NESKA-MUTILAK!!