#EUSKNAF19 infantilak eta kadeteak: hasi dadila ikuskizuna!
Denboraldiko momenturik handienetakoa iristear da. Euskadi eta Nafarroako txapelketak astebukaera hontan hasiko dira infantil eta kadete mailetan. Balmaseda eta Laudio urrenez urren dira lehen #EUSKNAF19 hauen egoitzak; mini kategoriakoak hurrengo abenduaren 28an iritsiko dira Ordiziara.
Gipuzkoak, Bizkaiak, Arabak eta Nafarroak jokatuko dute garaikurra, saskibaloia egoera puruan biziko den astebukaera hontan. Ikuskizuna gaur arratsaldean hasiko da Laudion, infantilen txapelketekin. Araba eta Bizkaia neurtuko dira goizean, eta Gipuzkoaren txanda arratsaldean iritsiko da Nafarroa izango delarik aurkari. Oihana Hermosok zuzendutako neskek 16.00etan jokatuko dute finalaurrekoa. Bi ordu beranduago Oraitz Garcia eta Borja Franganilloren mutilen txanda izango da. Finalak bihar larunbatarekin jokatuko dira: emakumezkoena 16.00etan, eta gizonezkoena, 18.00etan.
Bihar larunbatarekin ere hasiko dira kadeteen txapelketak Balmasedan. Hauetan ere Nafarroa edukiko dugu aurkari, Xabier Altunaren mutilak 16.00etan hasiko dute leia, eta Jokin Zulaikaren neskek 18.00etan jokatuko dute haien finalaurrekoa. Biek edukiko dute igandeko finala helburu; gizonezkoena 16.00etan eta emakumezkoena 18.00etan jokatuko dira.
Gure selekzioez gain, Gipuzkoa bi epailerekin ordezkatua egongo da ere txapelketetan: Mikel Granda eta Xabier Barbado. Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik zorterik onena opa diegu jokalari, entrenatzaile eta epaileei, daukaten guztia eman dezatela eta esperientziaz gozatu dezatela espero dugu.
GOAZEN NESKA-MUTILAK!
Hauexek dira bi txapelketetako ordutegi osoak
#EUSKNAF19 KADETE (Balmaseda)
Finalaurrekoak, Azaroak 2
10.00: Bizkaia-Araba (mutilak)
12.00: Bizkaia-Araba (neskak)
16.00: Gipuzkoa-Nafarroa (mutilak)
18.00: Gipuzkoa-Nafarroa (neskak)
Finalak, Azaroak 3
10.00: Gizonezkoen 3. eta 4. postua
12.00: Emakumezkoen 3. eta 4. postua
16.00: Gizonezkoen finala
18.00: Nesken finala
#EUSKNAF19 INFANTILA (Laudio)
Finalaurrekoak, Azaroak 1
10.00: Araba-Bizkaia (neskak)
12.00: Araba-Bizkaia (mutilak)
16.00: Gipuzkoa-Nafarroa (neskak)
18.00: Gipuzkoa-Nafarroa (mutilak)
Finalak, Azaroak 2
10.00: Emakumezkoen 3. eta 4. postua
12.00: Gizonezkoen 3. eta 4. postua
16.00: Emakumezkoen finala
18.00: Gizonezkoen finala