Ezagutzera eman dituzte Gipuzkoako junior, infantil, kadete eta mini kategorietako hautatuak
Denboraldi hasiera ate joka dagoen hontan, Gipuzkoako hautatzaileek junior, kadete, infantil eta mini kategorietako hautatuen zerrendak argitaratu dituzte. Zortzi taldeak datozen aste hauetan hasiko dira lanean Euskadi eta Nafarroako txapelketak begi bistaz jota dutelarik.
Hauexek izango dira selekzio bakoitzeko entrenatzaileak:
Ema. Juniorrak: Aitor Uriondo
Gipuzkoako entrenatzaile arrakastatsuenetako bat, bai heziketako saskibaloian eta baita saskibaloi profesionalean ere ( GBC, Iraurgi, Hondarribia-Irun, Atlético San Sebastían, UPV, Araski… ). Bere esperientzia oso baliagarria izango da gure jokalarientzat.
Giz. Juniorrak: Alex Astigarraga
Gizonezkoen Juniorren selekzioan jarraitzen du, lehengo urtean Lezon jokatutako Euskadi eta Nafarroako txapelketan garaile suertatu ostean. Iraurgirekin EBA mailarako igoera lortu zuen.
Ema. Kadeteak: Jokin Zulaika
Zast Zarautzeko teknikaria. GSF-ren teknifikazioetan laguntzaile gisa aritu zen.
Giz. Kadeteak: Xabier Altuna
Lehengo urtean emakumezkoen Kadeteen selekzioaren laguntzailea. Teknifikazioetan ere laguntzaile aritu zen eta baita Altsasuako Campusean ere. Gaur egun Saski Axular taldearen entrenatzailea da.
Ema. Infantilak: Oihana Hermoso
Bera Bera taldeko entrenatzailea. Lehengo urtean gizonezkoen Kadeteen selekzioaren laguntzailea. GSF-ren teknifikazioen eta campusaren laguntzailea.
Giz. Infantilak: Oraitz Garcia – Borja Franganillo
Oraitz Garcia, Zast Zarautz taldeko entrenatzailea, selekzionatzaile gisa esperientzia dauka. Lehengo urtean emakumezkoen Infantilen selekzioa zuzendu zuen. Borja Franganillo, entrenatzailea izateaz gain, psikologoa eta kirol coach-a.
Ema. Miniak: Susana Rodriguez
Emakumezkoen minien selekzioaren zuzendaritzan jarraitzen du. Esperientzia handia beste mailetan ere, kadeteak eta seniorrak bezala.
Giz. Miniak: Mikel Ormaetxea
Ibilbide luzea hezkuntzako eta seniorretako saskibaloian. Esperientzia eta ezagutza handikoa eta ziur gure jokalariei aurrera egiten eta gozatzen lagunduko diena.