GSF-a funts publikoa kudeatzen duen irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da (ez da irabazirik banatzen bazkideen artean). Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du eta honako hauek dira bere ekintza nagusienak:
Gipuzkoan bere modalitateko lehiaketa ofizialen kirol-ekintza federatuak antolatu, baita Gipuzkako Foru Aldundiak zuzendutako eta kontrolatutako eskola-jarduerak; bere partaidetzako eta lehiaketako arauak ezarri; Euskadiko esparruan gipuzkoar saskibaloiaren ordezkari izan; ESFra bidaltzeko federazioaren lizentziak tramitatu; ekintzan zehar sortutako kirol-gatazkak ezagutu eta konpondu arbitraje-organo eta judizialen gaitasunak eragotzi gabe; bere diziplinarako eskubidea gauzatuz, arauak eta erreglamenduak betetzen direla egiaztatu; ESFrekin kolaboratu debekatutako substantziak eta talde farmakologikoak eta arauz kanpoko metodoak kontrolatzen eta zigortzen, arautegiaren helburuen arabera; modalitateko teknikoen eta epaileen trebakuntzan kolaboratu; jardueren garapenerako bere baliabide ekonomikoak eta beste erakundeek transferitutakoak kudeatu eta bere erabilera egokia kontrolatu; klubei eman diezaieketen diru-laguntzak esleitu eta kontrolatu; Euskadiko administrazioarekin kolaboratu bere kirol-promoziorako; bere kirolerako estatutu eta erreglamenduak egin; ahal den neurrian, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatu eta bermatu haien lurraldeko esparruaren kirolaren praktikan, eta orokorrean, haien kirol-modalitatearen jardutearen sustapen eta hobekuntzarako ahal dena eskaini.
Horrek guztiak bere zuzendaritza-batzordearen eta batzar orokorraren gainbegiratze eta onarpena du.
Azken helburua gipuzkoarrei, batez ere gazteei, saskibaloia egiteko gaitasuna ematea da, zeinaren balioak ezagunak diren.
Web-orri berriaren ezaugarri nabarmen bat honako hau da: ez da informazio-transmisio soil bat, administraziorako zereginak informatikoki gauzatzeko beharrezko osagaiak baititu. Funtzio horietarako, funtzio informatiboak funtzio administratiboengatik gora egingo duen web-orri bat diseinatu eta garatu dugu. Horren ondorioz, federazio honen barneko zenbait lan murriztu egingo dira, horrela, balio erantsi gehiagoko ekintzak burutzeko aukera izango dugu, eta horrek gure bazkideentzako zerbitzu-maila hobetzeko aukera izango dugu.