Eskualdekako saskibaloi festa
Igandean, Beasainen eta Arrasaten, Eskualdekako Txapelketaren bigarren edizioa jokatu zen. Denboraldi honetan martxan jarri dugu ekimen berri hau, gure jokalariek horrenbeste maite dugun kirola hau praktikatzen jarrai dezaten eta lehiaketa txiki baten bidez euren abileziak garatzen joan daitezen.
Beasainen, goizez, 2009an jaiotako neska-mutilek hartu zuten parte; Arrasaten, arratsaldean, 2011-n jaiotakoen txanda izan zen. Leku bakoitzean 98 neska-mutil izan genituen parte hartzen, 196 jokalari, beraz eta harmailetan ere sekulako giroa izan zen, 200 bat lagun izan zelarik beraietan bataz-beste. Partidak 8 minutuko 4 laurdenetakoak izan zien, denbora gelditu gabe azken minutura arte eta laurden bakoitzaren amaieran 2 minutuko atsedena zeukaten jokalariek; entrenatzaileek partida bakoitzeko bi hutsarte erabiltzeko aukera izan zuten.
Lauko finaleko formatuan (final-erdiak eta finala) lau eskualdeek hartu zuten parte (Debagoiena, Donostialdea, Goierri eta Urola), bai nesketan eta baita mutiletan era eta honako hauek izan ziren txapeldunak:
- 2009 Neskak – DONOSTIALDEA
- 2009 Mutilak – DONOSTIALDEA-OIARSO
- 2011 Neskak – UROLA
- 2011 Mutilak – DONOSTIALDEA-OIARSO