Bakarra gera daiteke.
Gure egutegiko zita garrantzitsuenetako bat iritsi da jada. Asteburu honetan maila desberdinetako hainbat eta hainbat txapeldun ezagutuko ditugu, eta batez ere, emozioz beteriko final erakargarri mordo batez gozatzeko aukera izango dugu.
Larunbatean, Zarautzen, goizeko 10:00etatik aurrera “Finalen Finala” ekitaldia izango dugu. Errendimenduzko kadete eta juniorrek, eta lehen mailako seniorrek, nesketan zein mutiletan, beraien finalak jokatuko dituzte Aritzbatalde kiroldegian, eta txapeldunek kopa altxatuko dute. Honako hau da partiden zerrenda:
10:00 – Kadete neskak (EASO Ibaeta Basket Buruntza vs Ordizia KE) eta Junior mutilak (BKL Murumendi vs Ama Guadalupekoa Hondarribia)
12:00 – Junior neskak (Goierri Uz Baleike vs BKL Esparru) eta Kadete mutilak (EASO Panko Performance vs Magnet Ointxe)
17:00 – Lehen mailako Senior mutilak: Inter de Mitente vs STL Azkune
19:00 – Lehen mailako Senior neskak: Gráficas Juaristi ZAST vs EASO
Baina gure saskibaloiaren festan egongo diren partidez gainera, probintzia guztian zehar, beste maila batzuetako hainbat partida interesgarri izango ditugu.
Loyola 21 Hoopsek eta Modelos Goierri Ezgubak, jadanik Arri BKL Biruinek eta SaskiAxular ikaragarri batek (21-1eko balantzearekin amaitu du) eskuratuta duten, lehen mailarako txartela eskuratzen saiatuko dira. Mondragon Unibertsitateak eta EASO Caprichok hirugarren mailako txapeldun izatea bilatuko dute. Eta Senior nesken Bigarren maila ere bere amaierara iritsiko da; Erroybide Irun azken jardunaldira porrotik ezagutu gabe iritsiko da, 25-0ko balantzearekin.
Partaidetzako Junior mutiletan Atletico Sn Sn Larrun vs EASO Igeldo izango da finala eta Kadete mutiletan Atletico Sn Sn Adarra vs SasiAxular. Partaidetzako kadete nesketan, berriz, Ordizia eta Aloña Mendi izango dira finalean nor baino nor gehiago.