Federazioaren Lehen Gala arrakastatsua.
Pasa den astearteko arratsalde-gau partean, Urretxuko Pagoeta eleizan Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Lehen Gala ospatu zen.
Ia 100 gonbidatu, Gipuzkoako kluben portzentaje handi bat ordezkatuz; eta nola ez, epaile, laguntzaile eta bestelako ordezkariak egon ziren, Jon Balentziagak arratsaldeko 19:00etatik aurrera aurkeztutako ekitaldian. Gure presidente Ainhoa Ibarbururen, Marta Pastor Diputazioko Kirol Zuzendariaren eta Jon Luqui Urretxuko alkatearen agurren ondoren, sari banaketari eman zitzaion paso.
Ibilbideari lau sarirekin hasi zen premioen banaketa. Aurrena Fernando Mintegia jokalariari emandakoa, bere ordez Iñaki Almandozek hartu zuen saria, Mintegiak ezin izan baitzuen galan egon; Miguel Angel Fernandez Fernandez epaileari bigarrena; Joseba Iranzo laguntzaileari bestea, eta azkena Valentín Berriochoa Urretxuko entrenatzaileari. Gure saskibaloiarekin erakutsitako inplikazioari bi sari ere egon ziren: lehena Diario Vascorentzat eta bestea Urretxuko Udalarentzat, ez soilik Gala hau aurrera eramateko egindako lanagatik, baizik eta urtean zehar antolatu ditugun ekintzekin erakutsitako laguntzagatik ere bai. Tolosako TAKE izan zen 22-23 denboraldiko klubik baloratuena eta jokalari gipuzkoar onenak, gala egon ezin izan zuten, baina bideo bat utzi ziguten Dario Brizuela eta Maria Eraunzetamurgil izan ziren.
Galak eduki zuen momentu hunkigarrienetakoa Reyes Alza omendu zenekoa izan zen, gure bulegoetan lau hamarkadatan jo eta su lanean egon eta gero jubilatzeko garaia iritsi baitzaio. Oilo-ipurdia jarri zitzaion bati baino gehiagori ere gure presidente ohi Juan Pedro Irazabal, Mikel Lekaroz eta Pedro Epelderi garaikurrak ere eman zitzaizkienean.
Galaren amaieran, bertaratuek lunch txiki batez gozatzeko aukera eduki zuten eta baita bizitako anekdotak bata besteari kontatzeko tartea ere egon zen, elkar harremantzekoa, hasi berri dugun 23-24 denboraldian, berriz ere kantxetan elkar aurkitu baino lehen.
Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu Urretxuko Udalari, Goierri klubari, Ion Balentziaga aurkezleari eta Sekundino Esnaola Musika Eskolako dantza taldeari gala bikain honetan dena ondo ateratzeko egindako lanagatik eta erakutsitako inplikazioagatik.
Hau lehen gala izan da, baina seguruenik, ez azkena.