Gaskak Gipuzkoako finalak jasoko ditu
Denboraldiaren azken momentua iristen ari dira eta txapelketa guztien tituluak jokoan daude. Aurten maiatzaren 20ean, Josean Gaskan jokatuko dira errendimenduko finalak.
Polikiroldegi donostiarrak 12 maila hobeko gipuzkoar saskibaloi ordu hartuko ditu . Sei errendimenduko finalak ondoz ondoko jokatuko dira, saskibaloi denboraldiko ekitaldi nagusian.
Goizeko 10etatik azken partida bukatu arte, 21:30ak aldean Gaska festa handi bat izango da musika eta speaker batekin, sari banaketaz gain.
Ordutegiak hurrengoak izango dira:
9:30 Errendimenduko Kadete Mutilen Finala
11:30 Errendimenduko Kadete Nesken Finala
13:30 Errendimenduko Junior Mutilen FInala
16:00 Errendimenduko Junior Nesken Finala
18:00 Senior Nesken Finala
20:00 Senior Mutilen Finala
Orain, bakarrik finalak jokatuko dituzten taldeak ezagutzea geratzen da. Espero dugu gipuzkoar saskibaloiaren festa handia bizitzea maiatzaren 20ean Josean Gaskan, Donostian.
GSF