GBC, Kopako txapelduna!
Delteco GBC taldea Erreginaren Kopako txapeldun izendatu zen finalean, Pisuerga pabiloian, Carrambibre Valladolid 55-62 mendean hartuta. Marcelo Nicolaren taldeak partida bikaina egin zuen defentsan, beti aurretik izan zen markagailuan, eta amaiera estuan garaipena eskuratu zuen. Guztia, hiru jokalari gipuzkoarren protagonismoarekin: Xabi Oroz kapitainak trofeoa altxatu zuen, 7 puntu sartu zituen eta bi errebote hartu zituen 30 minututan; Mikel Motosek 2 puntu eta 3 errebote batu zituen 14 minututan, eta Julen Olaizolak energia ekarri zuen, errebote bat eta 2 tapoi 12 minututan.
Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik, Gipuzkoa Basketen familia osoa zoriontzen dugu titulu honengatik eta zorterik onena opa diogu denboraldi honetan. Zorionak!!