Gipuzkoa Basket Mini Koparako prest
Datorren ostegunean hasiko da Mini Koparen fase finala Gran Canarian, Erregearen Koparen aldi berean jokatuko den txapelketa. Mutilen infantil kategoriako 8 talde hoberenak bilduko dira egun hauetan zehar.
Yon Gonzálezek entrenatzen duen Gipuzkoako selekzioa GBCa ordezkatzen izango dugu. Gipuzkoarrek aurreko fasean lortu zuten pasea Kanariar Uharteetara joateko, paper on bat egiteko asmoarekin.
Gipuzkoa Basketek B taldean jokatuko du eta bere aurkariak Real Madrid, Iberostar Tenerife eta Unicaja Andalucia izango dira. Gonzálezen mutilak ostegunean Unicajaren aurka hasiko dira (13:00). Ostiralean, Iberostarren aurka jokatuko dute lehen (11:00) eta talde fasea ixteko Real Madriden aurka jokatuko dute (17:00), lehiaketaren talde gogokoena.
Yonekin hitz egin nahi izan dugu eta hauek dira entrenatzaile tolosarraren inpresioak: “Minikopara esperientziaz gozatzeko asmotan goaz. Hilabete oso aberasgarriak izan dira eta asko ikasi dugu prozesuan. Egun hauetan ahal den guztia konpetitzen disfrutatu nahi dugu. Izugarrizko ilusioarekin joango gara Gran Canariara”.
GSFtik zorte ona opa nahi diegu guztiei eta espero dugu haiek lehiatzea eta esperientziaz asko gozatzea.
GSF