Gipuzkoa ondo ordezkatua Euskadiko mini selekzioetan

Gipuzkoa ondo ordezkatua Euskadiko mini selekzioetan

Aste honetan ezagutu dira behin betiko listak Euskadiko mini selekzioentzat, San Fernandon, Cadizen, jokatuko den Espainiako Txapelketan. Hautatzaileek jada aukeratu dituzte haien hamabi jokalariak eta prestaketa gogor batekin jarraitzen dute.

Datorren asteburuan bi konbinatuek Galiziara bidaiatuko dute selekzioen txapelketa bat jokatzeko. Marínen Galizia, Asturias eta Gaztela-Leonen aurka jokatuko dira. Bost gipuzkoar klubak hauexek izango dira: Easo, Ordizia, Iraurgi, Take eta Zast. Ordutegiak:

Larunbata 10

Mutilak | 10:00 Euskadi – Asturias

Neskak | 12:00 Asturias – Euskadi

Neskak | 16:15 Galizia – Euskadi

Mutilak | 18:00 Galizia – Euskadi

Igandea 11

Neskak | 10:00 Euskadi – Gaztela eta Leon

Mutilak | 10:00 Euskadi – Gaztela eta Leon

Mutilen mini selekzioa Mikel Odriozolak, gure gipuzkoako entrenatzaileak zuzenduko du. Tekniko donostiarrak bere taldea itxi du Euskadiko Txapelketan gure selekzioarekin jokatu zuten gure selekzioko  zazpi jokalariekin:  Iñigo Etxezarreta, Iker Navajas, Pello Odriozola, Markel Lasa, Eneko Martínez, Aitzol Etxeberria eta Ethan Izeta.

Nesken ordezkaritza izango dugu ere Marínen: Sara Elzaurdi, Inés Irazustabarrena eta  Nora Pérez.

GSFtik guztiak zoriondu nahi ditugu eta zorte una opa nahi diegu datorren asteburuko txapelketarako.

GSF

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.