Gipuzkoak goi mailako saskibaloia edukiko du datorren denboraldian

Gipuzkoak goi mailako saskibaloia edukiko du datorren denboraldian

Datorren denboraldian saskibaloi maila gorenaz gozatu ahal izango dugu Gipuzkoan, bai emakumezko baita gizonezko kategorietan.

Azkenean, Gipuzkoa Basket taldea ACBn lehiatuko da, hamargarrenez, Europako talde onenen aurka.

Gainera, Urrezko LEB mailaz gozatuko dugu Azpeitian. Iraurgiko mutilek lehen aldiz parte hartuko dute estatu mailako bigarren kategorian; aukera historikoa Urola bailarako taldearentzat.

Emakumezkoen aldetik, IDK Gipuzkoak beste denboraldi batez Emakumezkoen Ligan parte hartuko du. Meritu handia du Azu Muguruzaren taldeak bosgarren denboraldia beteko baitu maila gorenean.

Bigarren urtez Añares Rioja taldeko neskak 2. Emakumezkoen Ligan parte hartuko dute. Xabier Chicoren taldeak etxeko jendearekin aurre egingo die harrobi-talde indartsuenei.

Gipuzkoak saskibaloi maila altua du. Lan egiteko eta gozatzeko garaia iritsi da, bi hilabete barru hasiko den denboraldi berri honetan.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.