Gipuzkoak ordezkaritza ona izango du Euskal Ligan

Gipuzkoak ordezkaritza ona izango du Euskal Ligan

Datorren larunbatean Euskal Ligan lehiatzen diren taldeentzat denboraldia hasiko da. Gipuzkoak 11 talde izango ditu totalean 4 lehiaketetean banatzeko.

Iraurgik kategoria guztietan jokatuko du. Azkeneko urte hauetan Azpeitiako neskek denboraldi ederrak egin dituzte eta aurten ez da desberdin gertatuko.

Easok ere lau talde izango ditu . Donostiar kluba Euskal Ligan betikoa da eta urtero bezala lehenengo postuen artean egoteko borrokatuko du.

Gainera, Ointxek bere neska eta mutil kadete taldeekin jokatuko du. Kadetea lehiaketako gogokoenetako bat da. Azkenik, Zastek presentzia izango du mutilen kadete ligan.

Azken finean, liga autonomikoan presentzia ona izango dugu. GSFtik zorte ona opa nahi diegu guztiei.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.