Gure saskibaloia berriz martxan hastea onartuta

Gure saskibaloia berriz martxan hastea onartuta

Atzo arratsaldean, Kirol Etxeko Atano III gelan egin zen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Batzarrean 2020-21 denboraldiari hasiera ematea onartu zen.
 
Modu honetara, urriko lehen asteburu honetan martxan hasiko dira Gipuzkoako lehiaketak eta baloia berriz ere protagonista nagusi bihurtuko da gure kiroldegi eta kantxetan. Batzarrean, Emakumezkoen Bigarren mailako, Gizonezkoen Hirugarren Senior mailako eta partaidetzako junior nesken zein mutilen egutegiaren zozketa ere egin da. 
 
 
Ezin daiteke bestela izan eta lehiaketa hasiera hau protokolo zorrotz bati lotua etorriko da. Hau ere Batzarrean onartu da eta martxan jarri eta aurrera egiteko berau betetzea derrigorrezkoa izango da.
 
Federaziotik ahalik eta laguntza gehien ematen saiatuko gara klubek erraztasun gehienak eta berme handienak izan dezaten euren jarduera garatu ahal izateko.
 
Hala ere, bizi dugun egoera guztiontzat da ezaguna eta lehiaketak ahalik eta normaltasun handienarekin garatu ahal izateko, Gipuzkoako saskibaloiaren familia osatzen dugun guztion partetik erantzukizunez jokatzea behar-beharrezkoa izango da.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.