Gizonezkoen infantilen selekzioa, Gascan omendua
Gipuzkoako gizonezkoen infantilen selekzioak, Euskadi eta Nafarroako txapelketan txapeldun izatea lortu duenak orain gutxi, omenaldi bero bat jaso zuen Gascan aurreko igandean Delteco Gipuzkoa Basket eta Ourenseren arteko LEB urrezko mailako neurketako atsedenaldian. Jokalariak pistara atera, Gipuri eskua eman eta zaletuen txaloak jaso zituzten. Ziur ez dutela hain detaile berezia erraz ahaztuko.
Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik Gipuzkoa Basket eskertu nahi dugu eduki zuen keinuagatik eta bere denboraldi hasiera bikainagatik zoriondu nahi dugu.