Gizonezkoen lehen maila: beheko taldeak errebelatu egin dira
Jardunaldi hontako partiduetan sorpresak egon dira. Kolidertzan zeuden hiru taldeetatik bik, Donosti Dolphinsek eta Astigarragako Mundarrok, etxean galdu baitzuten; beraz Aloña Mendi, sufrituta izan bazen ere, porrotik jaso gabeko talde bakarra bezala geratu da lau jardunaldi jokatu ostean. Bestalde, sailkapenaren azpiko aldean zeuden taldeak, errebelatu egin ziren eta oraindik garaipenik lortu ez zituzten hiru taldeek, euren lehen garaipena lortu zuten.
Oñatin, Aloña Mendik markagailuan zuen sei puntuko diferentzia irauli behar izan zuen azken laurdenean Atletiko San Sebastianen aurka beraien laugarren garaipena lortzeko (61-59). Baino markagailu baten iraulketa handiena, sailkapenaren azken postuan zioan Alde Zaharrak lortu zuen. Zortzi minutu faltan 48-32 galtzen zuen kolidertzan zegoen Astigarragako Mundarroren aurka baino Ion Garciaren azken segunduko saskiratzeak markagailua iraultzea lortu zuen, astebukaerako sorpresa nagusia izanik, (49-50) .
Jardunaldiko gainontzeko partiduetan berdintasuna izan zen nagusi. Oiartzungo Saskilagunak, ordura arte garaipenik lortu ez zuen taldea, izan zen hamar puntu baino gehiagotik gailentzea lortu zuen talde bakarra, Cafes Aitona Askatuak garaituz. Hernanik ere etxetik kanpo irabazi zuen, Donosti Dolphinsen aurka (51-55).
Take Orbela Tabernak ere bere lehen garaipena lortu zuen Errotaundi Okindegia ISB-ren aurka (52-49), Bosteko Iraulik (66-59) garaitu zuen STL Azkune eta Zast Zarautzek ere garaipena lortu zuen (59-66) DKS-ren kantxan.
Kontsultatu hemen emaitza guztiak eta sailkapena.