Goi mailako entrenatzaileen kurtsoa bihartik aurrera Eibarren luxuzko hitzlariekin
Saskibaloiko goi mailako entrenatzaileeen kurtsoa bihar hasiko da Eibarren. Uztailak 10era arte, kurtsoak ikasleei beraien formakuntzan aurrera egiten baimenduko die estatuko eta europako panoramako entrenatzaile onenen eskutik.
Hitzlarien zerrenda luxuzkoa da benetan: Pablo Laso, Jaume Ponsarnau, Pedro Martínez, Txus Vidorreta, Miguel Méndez, Julio Calleja (Serge Ibakaren prestatzaile fisikoa), Fran Fermoso kazetaria… Guzti horiek pasako dira Eibarreko unibertsitate laboraletik beraien esperientziak, ezagutzak eta talentua partekatzeko.