GSF 2024 Campusaren deialdia 2013an jaiotakoentzat

GSF 2024 Campusaren deialdia 2013an jaiotakoentzat

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak, 2013 urtean jaiotako kirolarientzat, GSF Campusa antolatuko du Urretxun, ekainaren 25etik 29ra.

 Izen-emateak 295,00 euroko kostua izango du (izen-emate formularioan adierazten zaigun kontu korrontean zordunduko da zenbateko hori).

Campusa honako hauek osatuko dute:

  • Banakako hobekuntza teknikorako entrenamenduak goizeko eta arratsaldeko saioetan. Entrenamendu horiek Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko teknikarien zuzendaritzapean egingo dira.
  • Parte-hartzaileek ostatu hartzen duten lekuaren inguruko jolas-jarduerak.
  • Egonaldia Santa Barbara aterpetxean, ostatu osoan eta otorduekin.

40 plaza ditu eta izena emateko hurrenkeraren arabera emango dira. Izena emateko epea amaitu ondoren bidaliko dizuegu bertaratuko zareten ala ez.

Izena emateko epea maiatzaren 3an, ostirala, amaituko da.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.