GSF-k epaile eta mahai laguntzaile kaptazio kanpaina sustatu du. Animatu zaitez!
Epailerik gabe ez dago neurketarik. Ezta mahai laguntzailerik gabe ere. Bi figura garrantzitsu dira gure kirolak hazten jarraitu dezan. Horregatik, Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak epaile eta mahai laguntzaileak lortzeko kaptazio kanpaina sustatu du. Interesatuek urriaren hasieran formazio bat jaso dezakete beraien eginbeharra burutzen berehala hasi daitezen eta berehala kobratzen.
Hemen dago kurtsoen informazioa:
- Datak: Urriak 1,3, 8 eta 10 (epaileak). Urriak 1 eta 8 (mahai laguntzaileak)
- Iraupena: 8 ordu (epaileak), 18:30-20:30 ordutegian. 5 ordu (mahai laguntzaileak) 18:00-20:30 ordutegian.
- Prezioa: formakuntza doakoa izango da behin kurtsoa amaituta komitean abenduak 1a baino lehen izena ematen dutenentzat (hala egin ezean, kostua 20 eurokoa izango da mahai laguntzaileentzat eta 25 eurokoa epaileentzat)
- Izen emateko orrira joateko klikatu hurrengo esteka.
Epaile edo mahai laguntzaile izateak honako aukerak eskaintzen dizkizu:
- Jokoaren zati garratzitsua izatea.
- Saskibaloia ikuspegi desberdin batetik bizitzea.
- Zure inguruko eta zure zaletasun bereko jendearekin erlazionatzea.
- Gipuzkoako ligetatik hasita, euskal ligetara edota elitera promozionatzeko eta igotzeko aukera.
- Ordaindua den aktibitate batean parte hartzea.
Kanpaina Federazioak denboraldi osoan aurrera eramango duen plangintza orokor baten barruan dago kokatua, eta epaile eta mahai laguntzaileen kaptazioaz gain, iadanik hontan lanean daudenen errefortzuan eta formakuntza jarraituan egongo da oinarritua, izan ere gure kirolarentzat oinarrizkoa den lana baita.