Gure ekarpena egiten.
Joan den udazkenean, Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik Mamore Fundazioarekin elkarlanean aritu ginen Kongora edukiontzi bat bidaltzeko. Duela hamarkada bat baino gehiago, besteak beste, emakumeen heziketara eta laguntzara bideratutako proiektuak garatzen ari dira.
Federaziotik, helmugara iritsi diren kirol-arropen kutxa batzuen ekarpena egin dugu. Kutxa horietako batzuk Ushirikako unibertsitate-egoitzako ikasleen artean banatu dira. Fundazioak berak eraikia, egoitza honetan Mamorek bekatutako 66 neskek (egonaldiko, elikadurako eta unibertsitateko matrikuletako gastu ordainduak daudelarik) beren unibertsitate-ikasketak garatzeko aukera dute, bertan Fundazioko taldeak antolatzen dituen lan solidarioekin uztartzen dituzten bitartean.
Nesken eta egoitzaren inguruko jendearen artean sustatu nahi den jardueretako bat kirol-jarduera da. Horretarako, pista bat atondu da, eta, bertan, duela aste batzuetatik, neskek saskibaloia edo boleibola bezalako kirolak egiten dituzte, eta, gure laguntzarekin, kirola egiteko arropa egokia ere badute.
Gehixeago ezagutu nahi badituzue, mamore.org orrian erraz eskura ditzakezue haien urteko memoriak, batez ere Bolivian, Kongon eta Angolan garatzen ari diren proiektuei buruzko informazio guztiarekin.