Gure emakumezko erreferentziei begiratu bat.

Gure emakumezko erreferentziei begiratu bat.

Aurreko astean maila gorenetan jokatuz, Estatu guztitik banaturik ditugun mutilei nola doakien errepasoa egin eta gero, gaurkoan nesken txanda izango da.

Emakumezkoen Endesa Ligan, hiru gipuzkoar daude jokatzen IDK Eurkotrenen. Donostiarrak taula erdian daude, playoffetan sartzeko borrokan eta martxoko lehen astean jokatuko den Erregina Koparako txartela eskuratuta. Hasteko Lara Gonzalez egiten ari dena nabarmendu behar da. Zortzigarren denboraldia du taldean eta dagoeneko IDK-ren kamisetarekin partida gehien jokatu dituen jokalari gipuzkoarra bihurtu da kapitaina. Maria Erauncetamurgilek, behe mailetan internazional izan dena beti, 22 urterekin aurrerapauso handi bat eman du aurten, eta Azu Muguruzaren errotazioan leku garrantzitsua hartu du 20 minututik gora jokatuz partidako. Eta ezin dugu ahaztu Ane Esnal, 19 urterekin, aurten, estatuko maila gorenean debuta egitea lortu baitu.

 

Maila bat beherago, Emakumezkoen Bigarren Mailan, 6 jokalari gipuzkoar ditugu jokatzen Azpeitia-Azkoitiako Iraurgi egiten den denboraldi ikusgarrian. Maria Otaegik, Paula San Juanek, Saioa Altzagak, Sara Iparragirrek, Alazne Lizundiak eta Intza Lizarazuk amesten jarraitzen dute, Emakumezkoen Lehen Mailarako playoffak begiz jota. Aurreneko biak, 17 urterekin soilik, lehen taldearekin minutuak izaten ari dira, eta gainontzeko laurak, jokalari benetan garrantzitsu dira Andoni Lazkanoren errotazioan. Horren erakusgarri da guztiek jokatzen dutela 15 minututik gora bataz beste eta aipagarriak dira Sara Iparragirreren (11,1 puntu; 3,3 errebote; 2,2 asistentzia eta ia 2 baloi lapurtu partidako) eta Intza Lizarazu kapitainaren (7,2 puntu; 3,9 errebote eta 1,4 asistentzia) zenbakiak.

       

Gainera, atzerrira begira jarriz gero, Alemanian, Nerea Garmendia daukagu. Frankfurten bizi da orain dela hiru urtetik eta marketing munduan duen lana saskibaloiarekin uztartzen ditu. Alemaniara joan zenetik bigarren mailako Bad Homburg taldean jokatzen du. Aurrenak dira sailkapenean momentu honetan, bederatzi garaipen eta porrot bakarrarekin eta lehen mailara igotzeko playoffetarako sailkapena dute helburu. Hurrengo egunetan Alemaniako saskibaloian bizi izaten ari denari buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu.  

Gure ordezkari guztia ari dira jokatzen, beraz, denboraldi desberdin baina oso berezi bat, izan ere, helburu desberdinei aurre egiteko bidean direla garbi gelditzen da. Ia lortzerik duten!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.