Gure infantilak prest daude Nafarroaren aurka jokatzeko
Datorren asteburuan jokatuko da ere Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Txapelketa infantil mailean. Nafarroako herria, Olite, izango da saskibaloi infantila ongi etorriko duen gunea bi egunetan zehar.
Atzo kadeteen hautatzaileekin hitz egin genuen, eta gaur infantilen txanda da.
Iñigo Martiarena, infantil mutilen hautatzailea
Denboraldi hasiera, selekzioaren lehenengo zerrenden argitalpenak, taldekide berriak,… jokalarientzat iraila hilabete mugitua izaten da. Baldintza hauek kontutan izanda, hautatzaileok denbora gutxian txapelketara joango direnen zerrenda egin behar izaten dugu, askotan gustatuko litzaiguken baino azkarrago.
Nahiz eta denbora justua izan txapelketa prestatzeko taldea nahiko ondo prestatu dela esango genuke, ideiak nahiko garbi dituela eta gogo eta grinaz beterik bertaratuko garen ziurtasun guztiarekin gaude.
Taldea nahiko baxua dela esan genezake, barruko erreferentzia izango diren jokalarik presentzia ona duten arren kanpoko jokalariak aurreko urteetakoak baino zerbait baxuagoak dira. Horrek bultzatuta gure jokoa dinamikoa izango da, erritmo altuan jokatzen saiatuko gara, posible bada posesioaren lehen segundoetan erabakitzen saiatuz.
Lehengo urteko esperientzia motxilan dugula joango gara Olite aldera entrenatzaileak, baina kontutan hartuta jokalari gehienentzat beraien lehen txapelketa ofiziala izango dela, urduritasunak eta tentsioak kontrolpean izateak asko lagunduko dio taldeari.
Taldearen helburuen artean igandeko finalean egotea izango litzateke lehena eta igandean aurkariari gerra eman eta zergatik ez bigarren urtez jarraian txapela gipuzkoa aldera ekartzea.
Asier Recondo, infantil nesken hautatzailea
La preparación ha ido bastante bien, quitando alguna lesión puntual hemos podido contar con prácticamente la totalidad de las jugadoras en todas las sesiones, lo cual nos ha dado entrenamientos de calidad.
El equipo llega falto de minutos de competición, teniendo en cuenta que tan solo se han disputado dos jornadas de la liga infantil de rendimiento, el tercer y cuarto partido oficial de muchas jugadoras será en este mismo campeonato. De todos modos, llegamos con muchas ganas de hacer un buen papel.
La plantilla está muy equilibrada y no deberíamos notar diferencia entre unas y otras jugadoras. Esperemos que todas puedan tener su oportunidad de sumar en uno u otro partido.
Para algunas jugadoras es su segundo campeonato, habiendo disputado el de minibasket, y para otras muchas esta va a ser su primera experiencia en un campeonato del estilo. Esperemos que podamos competir en ambos partidos, y las jugadoras sean mejores jugadoras después de haber disputado el campeonato.
Larunbat eta igandean zehar Oliten zortzi partida gozatzeko aukera egongo da. Gure selekzioek larunbat arratsaldean estreinatuko dira.
Larunbata 10:00 | Nafarroa – Bizkaia (Neskak)
Larunbata 12:00 | Nafarroa – Bizkaia (Mutilak)
Larunbata 16:00 | Araba – Gipuzkoa (Neskak)
Larunbata 18:00 | Araba – Gipuzkoa (Mutilak)
Igandea 10:00 | 3. eta 4. nesken postua
Igandea 12:00 | 3. eta 4. mutilen postua
Igandea 16:00 | Nesken finala
Igandea 18:00 | Mutilen finala
Gure selekzioek Nafarroako lurretan haien bertsio onena erakusten saiatuko direlakoan gaude. Txapelketan zehar informazio asko jarrai dezakezue gure Twitter kontuarekin @fgbaloncesto.
Federazioaren partez gure selekzioeei zorte ona opa nahi diegu datorren asteburu ziraragarri honetan.
GSF