Huelva eta Lleida Ointxe eta Easoren zain
Datorren igandean hasiko dira Espainiako kadete Txapelketak non Gipuzkoa ondo ordezkatua egongo den. Nesken txapelketa Huelvan izango da Ointxe Araskiren presentziarekin. Mutilen kasuan, Easo Adarra gure ordezkaria izango da Lleidan.
Pasa den astean egutegia ezagutu genuen bi txapelketetarako eta bi taldeak goialdeko taldeetan daude, final-zortzirenetara joateko hiru taldeak sailkatuko diren tokian.
Iñaki Ogararen neskak, Txapelketara Euskadiko txapeldunak bezala doazenak, D Taldean Sant Josep (1.Bal), Movistar Estudiantes (2.Mad) eta Bosco Salesiano (2.Gal) aurkari.
20/05 9:30 Movistar Estudiantes – Ointxe Araski
21/05 9:30 Bosco Salesiano – Ointxe Araski
22/05 11:30 Ointxe Araski – Sant Josep
Alberto Ausínek entrenatutako taldea, Euskadiko txapeldunorde izan zena, Lleidan hiru ACBko kanteren aurka neurtuko da: Real Madrid (1.Mad), Unicaja (1.And) eta Valencia Basket (1.CVal)
20/05 17:30 Easo Adarra – Unicaja
21/05 17:30 Easo Adarra – Real Madrid
22/05 18:00 Valencia Basket – Easo Adarra
Kontsulta ezazu egutegia eta partiden ordutegiak lotura hauetan:
Kadete nesken egutegia #FEBCadeteF2018
Kadete mutilen egutegia #FEBCadeteM2018
GSFtik zorte ona opa nahi diegu gure ordezkariei. Hurrun egonda ere jarraituko zaituztegu, animo.
GSF