IDK Gipuzkoa prest dago Erreginaren Koparentzat

IDK Gipuzkoa prest dago Erreginaren Koparentzat

Datorren ostirala 19 18:30etan Zaragozako Príncipe Felipe Pabiloiean, IDK Gipuzkoako neskek bigarren aldiz haien historian Erreginaren Kopa jokatuko dute. Sei taldek borrokatuko dute titulua etxera eramateko eta han egongo da talde donostarra.  

Azu Muguruzaren neskek Uni Ferrolen aurka jokatuko dute aurreko fasean. Galiziakoak aurkari gogorra dira eta gure neskek ondo ezagutzen dute, haien aurka pasa den denboraldian titulua borrokatu baitzuten.

Ostiralean hitzordua izango da. Irabaziz gero, larunbatean sendoenetako bat etorriko da, Perfumerías Avenida.

Infantilen Mini Kopa

Erreginaren Koparen aldi berean, hiri berdinean Nesken Ligako bigarren Mini Kopa jokatuko da. IDK, Gipuzkoa Basketen erara, txapelketan parte hartuko du infantilen Euskal Selekzioko neskekin. Alberto Ausínek taldea eramango du eta La Seu eta Araskiren aurka jokatuko du talde fasean.

GSFtik zorte una opa nahi diegu bi taldeei. Oso adi egongo gara Zaragozan gertatzen den guztia ikusteko nesken saskibaloiaren festan.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.