Infantil eta kadete mailetako Euskadi eta Nafarroako txapelketak.

Infantil eta kadete mailetako Euskadi eta Nafarroako txapelketak.

Datorren asteburuan gure egutegian gorriz markatutako bi zita dauzkagu. Arrasaten, larunbat eta igandean, kadete mailako Euskadiko eta Nafarroako txapelketak izango dira jokoan; astelehen eta asteartean, berriz, Erriberrin (Oliten), Nafarroan jokatuko dira infantil mailakoak.

Larunbatean, Iturripen, gure kadete neskek, Arabaren aurka emango diote hasiera txapelketari, goizeko 10:00etan, lehen finalerdiarekin, eta mutilek aurkari berdina izango dute eguerdiko 12:00etan. Finalak igandean jokatuko dira, 16:00etan eta 18:00etan hurrenez hurren; hirugarren eta laugarren posturako lehiak goizean jokatuko dira.

Infantilek Erriberrira joko dute. Astelehen goizean Nafarroa izango dute aurkari finalerdietan, goizeko 10:00etan mutilek eta 12:00etan neskek. Finalak astearte arratsaldean jokatuko dira eta goizean jokatuko dira hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzten partiduak.

Federaziotik zorterik onena desio diegu gure lau ordezkariei. Seguru gaude arro sentiaraziko gaituztela euren saskibaloi maila erakutsita.

Zorte on eta gozatu esperientziarekin!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.