Eskualdekako teknifikazioei buruzko informazioa.
Aurreko denboraldietan egin izan dugun bezala, Federazioak hainbat teknifikazio jarriko ditu martxan eta jarraian beharrezkoa duzuen informazioa ematen saiatuko gara.
Iazko denboraldian egin genuen bezala, teknifikazioak eskualdeka egingo dira eta 2009, 2010 eta 2011. urteetan jaiotako kirolariei zuzenduta egongo dira.
Deialdiak hasiera-hasieratik itxiak izango dira, belaunaldi bakoitzak, 3 entrenamendu-saio egingo ditu, bakoitzak bere aldetik, eta 4 eskualdek batuta (Donostialdea-Oiarso-Bidasoa, Urola, Goierri-Tolosaldea, Debabarrena) egingo den “Gipuzkoako Torneoa” izeneko jardunaldi batekin amaituko dugu.
Eskualde bakoitzak koordinatzaile bat du izendatuta, eta hurrengo egunetan inguruko klubekin harremanetan jarriko da entrenamendu-lekuak, ordutegiak eta deialdiak zehazteko.
Belaunaldi bakoitzaren datak zehaztuta jarraian:
- 2010ko belaunaldia: martxoaren 13an eta 20an, eta apirilaren 3an. Txapelketa maiatzaren 1ean
- 2009ko eta 2011ko belaunaldiak: maiatzaren 15, 22 eta 29an. Txapelketa ekainaren 5ean.