Iturriaga eta Epi, saskibaloiaren bi figura europear ostiral hontan Urretxun
50. urteaurrena dela eta, Goierri Saskibaloiak 80. hamarkadako saskibaloiaren bi izar europear elkartuko ditu ostiral hontan; Juanma Lopez Iturriagak eta Juan Antonio San Epifaniok saskibaloian izan duten esperientziaren eta saskibaloia haientzako izan denaren inguruan jardungo dira “Kirola: bizitzaren eskola” izena duen hitzaldian. Ekintza berezia izango da, 19:00etan hasiko dena Labeaga Aretoan (Urretxu). Sarrera irekia izango da guztiontzat eta doakoa da. Ekitaldiak itxura ezinhobea du.
“Mundu guztiari dago zuzendua”, dio Xabier Chicok, Goierri Saskibaloikoak. “Hizketaldi lasaia izango da. Galderak eta erantzunak egongo dira bai haien artean eta baita publikoaren artean ere. Helburua kirolak ematen dituen baloreak transmititzea da, bizipen eta bitxikeria pertsonalen bitartez”.
Sekulako luxua izango da espainiar saskibaloiaren historiako halako bi pertsonaia garrantzitsuren arteko elkarrizketara bertaratzea. “Exigentzia maila oso altua jarri digute, izan ere halako ekintzarako antolamendua, ekintzak eta bi hizlariek eskatzen dutenaren altueran egon behar du… Garrantzitsua da Goierri bezalako talde batentzat horrelako bi jokalariekin kontatzea”.
“Antolamendu batzordean gogoratu ginen taldeko jokalari oi batek, Daniel Ibarzabalek daukan harremana bi jokalariekin, izan ere urte asko daramatza Madrilen bizitzen”, dio Chicok. “Gaia eskeini genion eta berak egin du gainontzekoa, erantzuna positiboa izan zen. Gainera Iturriagak “Colgados del aro” programan anuntziatu zuen. Asko baloratzen dugu haien presentzia, bai Iturriagarena, daukan agendan tartetxo bat egin diguna, eta baita Epirena ere, halako ekintzetan parte hartu oi ez duena”.
Oroitzapen asko dakartzaten bi figura dira. “Burura datorkidan Iturriagaren lehen oroitzapena Real Madrileko egonaldia eta gabonetako eta Europako kopen oroitzapenak dira, gainera txuri-beltzean ikusten genituen telebistan. Corbalan, Romay, Delibasic… Kontraerasorako jokalari bikaintzat oroitzen dut. Epiri dagokionez, beste horren beste baino Bartzelonako formatoan. Jaurtitzaile bikaina, baita kontraerasoan iristen zenean ere. Bi taldeen arteko leia horiek ahaztezinak dira; denetarik pasatzen zen. Solozabaldarrak, Sibilio, De la Cruz… haiek engantxatu gintuzten saskibaloira”. Saskibaloia egoera puruan ostiral hontan Urretxun. Ez ezazue galdu.