Jardunaldiaren atarikoa

Jardunaldiaren atarikoa

Bigarren saskibaloi asteburua Gipuzkoan. Senior mutilak eta errendimenduzko junior neskak, zein mutilak, izango dira berriz ere protagonista nagusiak, izan ere hainbat lehiaketa ez dira urrira arte hasiko.

Emaitzei begira jarriko gara, dinamika onarekin zein talde hasi den ikusi ahal izateko, eta baita zalantza gehiago erakusten duten taldeak zeintzuk diren jakiteko. Bi jardunaldi bakarrik izango dira jokatutakoak, baina lehen pistak jasotzen hasi ahal izango gara.

Horretaz gainera, Euskal ligetako gure ordezkariak hasiak dira beraien lehiaketekin eta elitezko gure taldeek Euskal Kopa izango dute jokoan datozen egunetan.

Deseatzen gaude guztiek lehen pausuak eman ditzaten eta kiroldegi guztiak saskibaloiz beteta ikus ditzagun, baina gogotsu gaude ere arratsalde honetatik bertatik hasita, gure jokalariek emango diguten ikuskizunaz gozatzeko.

JARDUNALDIKO PARTIDA

Gizonezkoen Senior Lehen Maila

Bosteko Irauli A vs TAKE Orbela Taberna

Larunbata // Paco Yoldi kiroldegia // 18:00

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.