Jardunaldiak eman duena: aurreneko lider sendoak.
Urriko lehen asteburua pasa zaigu. Uda atzean utzi dugu jada eta lehiaketen erritmoa abiadura hartzen hasia da dagoeneko. Notiziarik onena? Dena normaltasunaren barruan gertatzen ari dela eta jardunaldiak aurrera doazen heinean saskibaloia dugula protagonista bakarra.
Gizonezkoen seniorretan hasi dira aurreneko postuetan egon daitezkeen taldeak euren burua azalerazten. Hiru jardunaldi eta gero, Inter de Mitente eta STL Azkune porrota ezagutzen ez duten talde moduan agertzen zaizkigu Lehen Mailan. Bigarren Mailan berriz, ZAST Zarautz KE da lehen postuan bakarka jarri dena Arri BKL Biruinen kantxa berrituan 67 eta 74 irabazi ondoren.
Honi guztiari, dagoeneko aurreratuta dauden beste bi mailetako emaitzak ere azpimarratu nahiko genituzke. Errendimenduzko junior mutiletan BKL Murumendik erraz lortu zuen La Cerve Askatuaken kontra Donostian (31-64) eta hiru garaipenekin, bere erritmoa jarraitzeko kapaz den bakarra, Ordizia KE daukagu. Errendimenduzko kadete nesketan hiru talde dira lidergoan berdindurik, partida guztiak irabazita: Easo Ibaeta Basket buruntza, Ordizia KE eta Innova Hortz Klinika ISB. Aurreneko biek euren artean jokatu beharko dute hurrengo jardunaldian; asteburuko partida interesgarrienetako bat izango dena, seguruenik.
Bagoaz aurrera, eta saskibaloi askorekin goaz gainera!