Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Abendua oso partidu-karteldegi erakargarriarekin hasiko dugu, batez ere junior mailan eta horrexegatik, atariko hau maila horretatik hasiko dugu gaurkoan.

Jardunaldi erabakigarria izango da mutilen urrezko juniorretan, lehen lau sailkatuen arteko demak egongo baitira. Easo Basket Andatzak Askatuak Hollis jasoko du eta Ordizia Orklik EASO Basket Igeldoren kantxan jokatuko du. Horretaz gain, nesken zilarrezko mailan Aloña Mendi-Antigua Luberri erakargarri bat ere badaukagu, lehena bigarrenaren aurka.

Kadeteei dagokienez, partaidetzan jarriko dugu arreta. Nesken hirugarren multzoan partidarik galdu ez duten bi talderen arteko lehia egongo da: Biko Asesoria Lezo vs ZAST Queens; mutilen bigarren multzoan, bestalde, Oiarso SKT 07k Ganbara liderra hartuko du etxean, hura garaitu eta lehen postua lapurtzeko helburuarekin.

Infantil mailan ere partaidetzan jarriko dugu ikusmira. Mutilek bigarren faseari emango diete hasiera eta nesketan bi partida handi: Hirugarren multzoan Bera Bera Gros vs Hondarribia Ikasbasket, sailkapenean, bigarrenek partidu bateko aldea dutelarik; seigarren multzoan, berriz, Lacor Ibili BKE (6-1) – Aresko Handi (6-0) protagonista moduan.

Senior mailarekin amaituko dugu. Mutilen bigarren mailan, lehen multzoan ezin aipatu gabe utzi, porrotik ezagutzen ez duen eta  lidergoan dagoen Goierri Modelos Ezgubak eta honen uberan pega-pega eginda dagoen Electricidad Perosanz Debasketek elkarren aurka jokatuko duten partidua; ezta bigarren multzoan bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko dema ere: Mondragon Unibertsitatea B vs Askatuak, biak ala biak 5 eta 3ko balantzearekin. Emakumezkoek, bestalde, bigarren faseko bigarren jardunaldia izango dute jokoan.

 

Jardunaldiko partidua

Mutilen urrezko junior maila

EASO Basket Andatza vs Askatuak Hollis

Larunbata // 15:30tan // Altza kiroldegia (Donostia)

EASO Basket Igeldo vs Ordizia Orkli

Larunbata // 20:00etan // Paco Yoldi kiroldegia (Donostia)

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.