Jardunaldiko atarikoa.
Bagatoz bueltan kantxetara, inoiz baino gogotsuago, astebeteko atsedenaldiaren ondoren eta partida garrantzitsuak jokoan izango direla jakinik.
Aipatutako partida garrantzitsuen zerrenda horretako lehena Emakumezkoen Senior Lehen Mailan aurkituko dugu: Internacional de Intxaurrondo-Easo. Bi taldeak porrota ezagutu gabe iritsiko dira partidara eta garaipena lortzen duenak bakarrik geldituko da sailkapeneko lehen postuan. Emakumezkoen Bigarren mailan AZ Casa de la Rioja-ren eta Saski Goiena Hemen Garbiketak-en arteko lehia aipatu nahiko genuke. Biak ala biak daude 5 garaipen eta bi porrotekin, oraingoz partidarik galdu ez duen Erroibide Urbycolanen (7-0) atzetik.
Adinari dagokionez maila bat egingo dugu behera errendimenduzko juniorri buruz hitz egiteko. Mutiletan, Ama Guadalupekoa Hondarribiak (8-3) EASO Echeverria & Del Valle-ren bisita jasoko du, bientzat berebiziko garrantzia daukan partida batean. Nesketan, ZAST Zarautzek porrota ezagutu gabe jarraitzea bilatuko du, nahiz eta Ostadar SKT “A”-ren kantxa zailean jokatu beharko duen.
Amaitzeko, kadete mailan mutilen partaidetzako bigarren multzoari buruz hitz egin nahiko genuke. Bertan, Atletico SN SN Adarra (6-0) eta Eibar Saskibaloia (5-0) aurrez aurre egongo dira lidergoa zeinek eskuratu.
Jardunaldi garrantzitsuak ditugu Gabonetako oporren aurretik. Gozatzea eta lehiatzea tokatzen da, beraz.
Jardunaldiko partida
Emakumezkoen Senior Lehen maila
Internacional – EASO
Igandea // Mons kiroldegia // 11.00