Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Martxoari bihar bertan hasiko dugun jardunaldiarekin emango diogu amaiera, eta beti bezala, asteburuan zehar, oso partidu interesgarriak izango ditugu.

Haur mailatik hasita, nesken zilar mailari dagokion partidu bat azpimarratu nahiko genuke. Ordizia Lacturale liderrak bigarren sailkatu EASO Basket Mendiolaren bisita jasoko du eta ikusi beharko da lehen porrota iristen zaion edo partiduak bata bestearen atzetik irabazten jarraitzen duen. Partaidetzako A2 multzoan, bestalde, Bera Bera Zurriola vs Andraitz 2, mailaz igotzeko aukera duten bi talde aurrez aurre.

Kadeteetara pasata, errendimenduzko A1 multzoan aurkituko dugu interesguneetako bat. Jaun eta jabe agertu den ZAST Kuraye liderrak, bere uberan den Ostadar Aren kantxa bisitatuko du eta ikusi beharko da, nagusitasun horrek jarraitzen duen edo ligari saltsa pixka bat jartzeko kapaz diren etxekoak.

Junior mailan aurkituko dugu jardunaldiko partidua. Mutilen errendimenduzko A2 multzoan, Askatuak Hollis liderrak (7-1) eta Usoa/Ganbara bigarren sailkatuak hil ala biziko partidu garrantzitsu bezain erakargarria jokatuko dute. Eta emakumezko partaidetzan, A1 multzoan, partidurik galdu ez duten bi talde bakarren arteko dema: Inar Optika ISB vs Ostadar A.

Eta amaitzeko senior maila. Ez dago besteen gainetik aipagarria suerta daitekeen partidurik, baina maila honetan beti izaten da ikuskizuna kantxetan eta seguru asteburu honetan ere berdin gertatuko dela.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.