Gizonezkoen senior mailak hastear dira.

Gizonezkoen senior mailak hastear dira.

Saskibaloi bigarren asteburua iritsi da gure kantxetara eta lehiaketa berri bat hasiko da, gainera, egun hauetan. Lehen eta bigarren mailako senior mutilen txanda iritsi da.

Bi liga hauek, pasa den astean hasi ziren errendimenduzko junior eta kadeteen lehiaketetara batuko dira. Hauek, neska zein mutiletan, bigarren jardunaldia izango dute asteburu honetan.

Donosti Dolphinsek iaz eskuratu zuen txapela defendatu nahiko du lehen mailako denboraldi honetan. Bigarren mailan, berriz, txapeldun berriaren bila abiatuko da lehiaketa, izan ere, iazko txapeldun Ama Guadalupekoa Ikasbasketek, lehen mailan jokatuko du, iaz lortutako merezitako maila igoera medio.

Zorte on denei. Martxan jarraitzen dugu!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.